XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Khakuetako botxia parerik gabia
Ohart hadi zer krimo gûtzaz egin dian,
Gure odoletarik thonatû hizala,
Baita ere ezûrrak hautsiak deizkûiala!

Khakuetako arrolla lotsagarria
Mila khana barna da zolatik gaiñiala.
Hil haiek igaran zien aidian bidia,
Eta zolan jo zien gogor zen harria.

Khakuetako Herrekan phausatziareki
Haien ezûrrak ziren oro arrabaski,
Baita ere buria khorphitzetik jaûzi.
Jesûs ez kitzatzûla hola hilerazi!

Bortialat juaiten dienak elhûrtiareki
Bakian jar zite ziren Jinkuareki,
Zeren beitzuazte heriuareki,
Jinkuak etzizten ifernialat idoki.

Santa Grazi herri botxezia,
Nun nahi gal belio gizunak bizia,
Holako lekhietan prest izan behar da
Orok goza dezagun Jesûsen gloria.